Berasaluze VIII.a final-laurdenetan sartu da OlaizoIa I.a irabazita

Berrizko pilotariak bere joko-gunean sartu du aurkaria, erritmo gogorraz lehiatuz, eta aire jokaldietan nahasiz. Gainera, berriztarrak min izugarria egin dio Asierri sakeaz -9 sartu dizkio- eta horretaz aparte, goizuetarrak bueltatu dituen askotan, errematatu egin ditu Pablok.

Olaizola I.ak bere eskuin esku indartsua erakutsi du zenbait unetan baina, jaso dituen sakeak eta aurkariak tantoak bukatzeko erraztasunaren aurrean, ezer gutxi egin ahal izan du.

Datuak:
38 minutu.
153 pilotakadak.
Olaizola I: 2 sake.
Berasaluze VIII: 9 sake y eta falta bat.
0-2 3-2 3-3 3-8 6-8 6-10 8-13 9-14 11-14 11-22.

Olaizola II.a-Aretxabaleta eta Olaetxea-Begino lehiatu diren norgehiagokan, eskuz banakako txapelduna izan da protagonista bakarra. Olaizola II.aren kontrolpean izan den neurketan, 22-8ko garaipen garbia lortu dute gorriek.

Untoriak Lemuno garaitu du

Alvaro Untoriak bere lehendabiziko puntua lortu du Promozioko Lau eta Erdiko txapelketako fina-laurdeneko ligaxkan Stphan Lemuno irabazita. Naxerako pilotaria 10-1 egon da galtzen, baina bere ohiko adorea erakutsiz eta duen kolpea atereaz garaipena eskuratu du.

2019-03-22

Azken albisteak

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Zabala-Iztueta ere CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira

2026-09-06

Zabala-Iztuetak 22-15 irabazi diete Artola-Rezustari Legution, eta finalerdietarako txartela lortu dute. Serie Bn, Murua-Eskirozek Jaka-Eskuzari irabazi diete eta bigarren sailkatu dira.

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

2026-09-06

Ander Imazi proba osagarriak egingo dizkiote

Oiartzungo atzelariak ondoeza izan zuen atzo Lekeition jokatutako partidan.

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

2026-09-05

Ezkurdia-Albisuk CaixaBank Mastersean finalerdietara sailkatzeko aukerei eutsi diete

Imazek, ondoezik, bigarren atsedenaldian partida utzi du, markagailuak Ezkurdia-Albisu bikotearen aldeko 18-14ko emaitza erakusten zuenean. Garaipen honekin Ezkurdiak eta Albisuk finalerdietarako txartela izango dute jokoan azken jardunaldian. Serie Bn, Peña II-Gaskue bikoteak irabazi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store