Bengoetxea VI.ak lau eta erdiko San Fermin torneoaren finala jokatuko du

Egungo buruz buruko txapelduna 7-0 jarri da markadorean, bolada horretan 4 gantxo sartu dituelarik. Baina,ondoren, Bengoetxea VI.ak erritmo handia sartu dio partidari eta bere inguruan pasatzen ziren ia pilota guztietara airez erantzun die, 12-0 partziala lortu eta 7-12 ezarriz markagailuan. Tarte horretan sake erremate, gantxo eta paradaren bat gauzatu ditu abantaia lortzeko.

Orduan, Olaizola II.ak erreakzio baten bidez, 12-15 markadorean azaltzea lortu du, baina aurkariaren jokoak ez du behera egin eta garaipena eskuratu du. Gauzak horrela, Leitzako pilotariak, titulua defendatzeko aukera izango du uztailaren 7an.

Datuak:
Datos:
44,40 min.
202 pilotakadak
Olaizola II: 2 sake,12 tanto 5 huts.
Bengoetxea VI: 6 sake, 10 tanto, 5 huts.
7-0 7-12 11-14 12-17 15-18 18-18 18-22.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store