Hendaia, Iruñea, Bilbao eta Tolosa, final-laurdenen frontoiak

Tolosan, Retegi BI eta Olaetxearen arteko partida bukatuta (22-8), EPELek Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenen frontoiak erabaki ditu.
Honela izango dira:

Ostiralean, Hendaian, Gonzalez eta Bengoetxea VI.a aurrez aurre egongo dira.
Larunbatean, Iruñean (Nitro) Olaizola I.ak eta Idoatek elkarren aurka jokatuko dute.
Igandean, Bilbon, Xala eta Mtz. de Irujo lehiatuko dira.
Astelehenean, Tolosan, Olaizola II.ak eta Retegi BIk neurtuko dituzte indarrak.

Olaetxea agur esan behar

Mikel Olaetxeak agur esan behar dio Eskuz Banakako Txapelketari, gaur Tolosan Retegi BIren aurka 22-8 galdu eta gero.
Nahiz eta menderatuta geratu, Asegarceko pilotariak azken tanturarte borrokatu du, Julenen piloteoaren nagusitasuni aurre egiten saiatuz, baina ia partidu osoan zehar frontisetik urrun egon da eta horrek Retegi BIren tantoak bukatzeko lana, erraztu du.

Promozio Txapelketan, Untoriak 22-16 garaitu du Mendizabal III.a eta finalerdietan Ezkurdiarekin neurtuko ditu indarrak.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store