AMAIERA EDERRA BOST T´ERDIAN BINAKA BIZKAIA TORNEOAN

Bizkaia frontoian jokatutako Bost ´Erdian Binaka Bizkaia I. Torneoko finalak, bukaera ezin hobea eman dio aurtengo txapelketari, modalitate berri hau pilotazaleek gustokoa izan dutenari hain zuzen ere.

Titin III.ak eta Barriolak I. edizio honen sariak lortu dituzte Olaizola II.a eta Patxi Ruiz 22-20 irabazita partidu eder batean.
Joko azkarra, erritmoz betea, erremateak non nahi eta atzelarien erasorako joeraz disfrutatu ahal izan dituzte 1.800 pilotazaleek Bizkaia frontoian bertan, tantu batzuk jokoan zeuden bitartean txaloka aritu direla.

Aurrean Titin III.ak eta Olaizola II.ak ez diote borrokari eten eman eta denetariko jokaldiak gauzatu dituzte: gantxuak, txapagainekoak, kortadak, paradak, boleak, etabar.

Atzelariak ere ez dira kikildu eta eraso egitea zer den argi utzi dute eta horren erakusgarria Patxi Ruizek gantxuz lortu dituen bi tantuak dira.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store