PATXI RUIZ FINALARREKOETAKO LIGAXKATIK KANPO GERATU DA MTZ. DE IRUJOK MENDERATUTA

Patxi Ruizek ez du aurtengo Lau t´Erdiko Txapelketako finalaurrekoetako ligaxkan jokatzerik izango gaur Lizarrako Remontival pilotalekuan Mtz.de Irujoren aurka 22-12 galdu ondoren.

Asegarceko pilotariak partidu on bat jokatu du baina ez da nahiko izan tantoak -gehienak airez- bukatzeko erraztasuna erakutsi duen aukari bat menderatzeko.

Atzelari nafarrak erremate sorta eder bat gauzatu du, gantxuz eta zabalerako txapagaineko tartekatuz baina horrek ez du inoiz Mtz. de Irujorengan urduritasunik sortu, izan ere, Iberokoak hasieratik eduki du soberako abantaila 22 zenbakira heltzeko.

TXAPELDUN TXIKIAK EZ DU HANDIA IRABAZTERIK

Mikel Urrutikoetxeak, egun 2. mailako Lau t´Erdiko txapelduna, ezer gutxi egin ahal izan du 1.mailako txapelduna den Sebastian Gonzalezen aurkako kanporaketan eta 22-9 galdu du Larraintzargo Ultzama pilotalekuan jokaturiko partiduan.

Asegarceko pilotariak ez du apenas aurkaria estutu eta azken honek egin duen joko luzeak eta airezko erremateek bere joko ahaleginak deuseztatu dituzte. Nahiz eta zabalera botatako txapagainekoren bat lortu orokorrean ez du bere ohiko ikutze erakutsi.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store