UDA GOZOA BENGOETXEA VI.A ETA PATXI RUIZENTZAT

Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz uda ezin hobean daude murgildurik. Gaur Logroñoko Adarraga pilotalekuan San Mateoko torneoko finalera sailkatu dira Olaizola I.a eta Apraiz 17-22 gailendu ondoren.

Hiru finala jokatuta izango dute eta dagoeneko bi dauzkate irabazita, San Fermin eta Zarauzkoa hain zuzen ere.
Partidua ez da katedrak espero zuen hain erraza izan eta horren seinalea 17-19 markadorean izan den alde murritza.

Nahiz eta lehen zatian 8-15 galtzen joan gorriek ez dute une baten ere amore eman eta urdinak estutu dituzte. Lehen zatian Asierrek airezko tantuak lortu ditu Bengoetxea VI.ak ez zuen erabat asmatzen bitartean. Gainera, ondoren gorriek egin duten joko luzea dela eta, Oinatzek ez du bestetan horrenbeste paradarik eduki.

Patxi seguru ibili da eta bikokidearen bizkarra ondo zaindu du baina azken txanpan opari batzuk egin ditu.
Apraiz lehengo egunean baino askoz ere hobeto aritu da.

Marco Real desafioko partidua honela izango da: Titin III.a-Merino II.ak Saralegi-Beginoren aurka.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store