OLAIZOLA II.A KLINIKATIK IRTEN EGIN DA

Eskuineko belaunean ebakuntza egin eta geroko hiru egun eman ondoren, Aimar Olaizola Gasteizko La Esperanza Klinikatik irten da 11ak aldera Goizuetako bere etxera abiatuz.

Asegarceko pilotaria astelehenean bertan hasiko da errehabilitazioa egiten eta lehen urratsa egin dioten ebaketa alderdian dituen hamabost bat grapa kentzea izango da. Jarraian masaje txikiak egingo dizkiote hauntura sor ez dadin.

Astean hiru egunez joan beharko da Gasteiza goizez bost ordu iraunduko duten saioak egingo dituelarik.
Prozesua honako ariketetan datza: koadricepsa indartzeko elektro-simulazioa, igerilekuan ariketak, masajeak eta gimnasio.

Hiruzpalau asteren buruan belaunetako zurruna kenduko diote eta horrela apurka-apurka ohiko bizitzari ekingo dio, besteak beste, autoa gidatu ahal izatea.

Pilota aukeraketa Bergaran

Xala eta Arretxe II.a Bergarako udal pilotalekuan batu dira eguerdian datorren igandean jokatuko duten EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken partidurako pilotak bereizteko.

Iparraldeko pilotariak 104,8 eta 104,1 gramoko pilotak aukeratu ditu, irteera eta bizi xamar den bat eta motelagoa den beste bat.
Arretxe II.ak 104,2 eta 105,7 gramoko larruzko bi hautatu ditu, biak maneiagarriagoak.

OLAIZOLA II.A KLINIKATIK IRTEN EGIN DA

2019-03-22

Azken albisteak

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store