MENDIZABAL II.A ETA LEIZA FINAL LAURDENETARA SAILKATU DIRA ARGOTE ETA OLAETXEA IRABAZITA ZARAUTZEN

Oier Mendizabalek eta Iñigo Leizak Eskuz Banakako Promozio Txapelketako finalaurdenetako ligaxkarako pasea lortu dute gaur Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan Argote 22-13 eta Olaetxea 22-12 emaitzaz hurrenez hurren menderatuta.

Argoteri hilabeteko baja egon izanak kalte egin dio eta hasiera kaskarra egin du, eskubiz beldurrez jokatu du eta. Hala eta guztiz ere Mendizabal II.ak piloteoan aurkaria baino gehiago izan dela erakutsi du.

Txapelketako beste partiduan iragarpenak bete egin dira eta Leizaren jo handiagoak erabaki du kanporaketa.

Lehia nagusian Apraiz izan da protagonista. Erakutsi duen nagusitasuna erabatekoa izan da tankera horretako emaitza gertatzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store