PATXI RUIZEK FINALAURDENETAKO LIGAXKA JOKATUKO DU BEGINO MENDERATUTA IRUÑAN

Patxi Ruizek EPELen Eskuz Banakako Txapelketako finalaurdenetako ligaxka jokatuko du Iruñako Labrit pilotalekuan Begino 22-12 menderatu ostean.
Banaka duen esperientzia garbi erakutsi du Patxik eta nahiz eta Beginok izugarrizko pilotakadak eman Lizarrako atzelariak airezko defentsa bikainaz eutsio dio. Gainera aukera izan duenean dejadak bota ditu eta jo ere jo egin du.
Beginok duen ahalmenak ez du espero zen etekinik eman, izan ere, pilotakada asko goiko lerroetatik gora joan dira. Gainera dejada egiterako orduan ez du bat ere asmatu.

Leiza eta Mendizabal II.aren arteko partiduan bi zati ezberdin izan dira. Lehen tartean Mendizabal II.ak Leiza menpean eduki du piloteoan eta Lemoako pilotaria denbora osoan airezko defentsan aritu behar izan da.
Bigarren txanpan aldiz,Iñigok aurrekaldean jokatzen hasi da eta dejadak eta zabalerako pilotakaden bidez buelta eman dio partiduari.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store