AURREIKUSTE GUZTIAK APURTUZ, OLAIZOLA II LAN GOGORRA EGIN BEHARREAN IZAN DA URBERUAGA KANPORATZEKO

Olaizola II.ak Eskuz Banakako Txapelketako final aurrekoetarako txartela lortu du Eibarko Astelena pilotalekuan bikain aritu den Urberuaga 22-16 menderatuta. Aulestiko pilotariak bi aldiz txapeldun izan den Olaizola II.a estutu egin du 9-1 partziala gauzatuz.

Lehen zatian eroso jokatu du Goizuetako pilotariak 13-4 markadorean jarriz kolpez eta berak duen dohain teknikoei esker. Hala eta guztiz ere Xabierrek pegada nabarmena duela erakutsi du estraineko tantu horietan.

Pilotari goizuetarrak inongo arazorik gabe 21-7rarte gora joan da partidua erabat erabakita zegoelakoan.
Baina tantu horretan izugarrizko aldaketa gertatu da. Pilotari bizkaitarrak frontiseko goiko losak aprobetxatu ditu, Olaizola II.a atzeko koadroetan defentsan ekiteari behartuz. Gainera botatako hiruzpalau dejada bikainek min handia egin diote Asegarceko pilotariari.

Partidua Olaizola II.ak bota duen beste dejada batez bukatu da.
Gauzak honela, Olaizola II.ak Belokiren aurka jokatuko du finalaurrekoan maiatzaren 23an, Labritt pilotalekuan.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store