OLAIZOLA II.AK TXAPELDUNA TXIKITU EGITEN DU

Aimar Olaizolak, Titin III.a, egun den Lau eta E´erdiko txapelduna, deuszeztatu du errukirik gabe Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu den lehiaketaren finalaurreko ligaxkaren lehen partiduan 22-9 ustegabeko emaitza lortuta.

Asegarceko pilotariak partidu borobila egin du alderdi guztietan Titin III.a mendean hartuz. Piloteo luze, azpitik egindakoa eta horma bilatuz errioxarraren aire jokua erabat ekiditu du eta berak aukera izan duenean forma guztietako erremateak gauzatu ditu horietako sei gantxuz, Augustoren etsipenerako. Aldi berean ohiko defentsa bikaina erakutsi du goizuetarrak.

Bere eskubiari dagokionez, ez du goitik behera jo eta behetik egin duenean tentuz egin du eta kolpe bortitzarik gabe.

Oharra: Kronika hau atzo jartzea ezinezkoa izan zen web hau zinzilikatuta dagoen zerbidorea erori egin zelako. Nahiz eta gure errua ez izan, eragozpenak barkatzeko eskatzen dizuegu.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store