MENDIZABAL II.A, ASEGARCEKO SAILKAPENEAN BIGARREN KOKATU DA

Oier Mendizabal, eskuz banakako txapelduna den Olaizola II.ak lagunduta binaka txapeldun berria, Asegarceko sailkapenean bigarren pilotaririk onena azaltzen da 3.026 puntukin.
Atzelari gipuzkoarrak Olaizola II.a baino ez du bere gainean azken honek 4.749 puntu duelarik.
Atzean Argote 2.280 puntukin, Bengoetxea VI.a 2.202 puntukin eta Begino 2.140 puntukin dauzka Añorgako pilotari gazteak.

Aukeraketak Eibarren eta Tolosan

Leizak eta Bengoetxeak bat egin dute Eibarko Astelena pilotalekuan igandeko partidurako pilotak aukeratzeko. Leizak 105,2 y 104,4 gramokoak hartu ditu eta Bengoetxea VI.ak aldiz 104,1 y 104,5 gramokoak, bizkaitarrarenak baino arinagoak.

Bestalde, Beloki eta Olaizola I.a Tolosako Beotibarren izan dira datorren astelehenean jokatuko duten lehiarako materiala hautatzen.
Belokik 106,8 pisuko astun eta mugitzeko zaila den pilota bat bereganatu du eta 103,6 gramoko beste bat. Olaizola I.ak 104,5 eta 103,8 gramokoak hartu ditu.

2019-03-22

Azken albisteak

Ezkurdia-Martijak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

2026-09-21

Ezkurdia-Martijak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-15 irabazi diete Dario-Zabaletari eta lehen puntua eskuratu dute. Serie Bn, P.Etxeberria-Lozak 22-11 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue.

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

2026-09-20

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

Larrazabal-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Rezustari finalerdietako liga hasieran. Serie Bn, Elordi-Eskuzak 22-10 gainditu dituzte Amiano-Eskiroz.

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

2026-09-19

Ezkurdia-Martijak aurrera egin dute San Mateo Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-17 irabazi diete Altuna III-Bikuñari San Mateo Serie A Torneoko bigarren kanporaketan. Serie Bn, Gabirondok min hartu du 8-9 zihoazela eta Salaberria-Gaskuek egin dute aurrera.

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

2026-09-18

Larrazabal-Iztuetak San Mateo Torneoko kanporaketa gainditu dute

Larrazabal-Iztuetak 22-3 irabazi diete Artola-Albisuri San Mateo Serie A Torneoari hasiera eman dion kanporaketan. Serie Bn Amiano-Eskirozek kanpoan utzi dituzte Zubizarreta III-Aranguren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store