MENDIZABAL ETA OTEIZA SAN FRANCISCOKO FINALERA

Aratz Mendizabal eta Xabier Oteizak San Franciscon jokatzen ari den Estatu Batuetako I. Pilota Txapelketako Irekiaren finala jokatuko dute finalerdian Amantegi eta Lopez 22-16 mendean hartu eta gero.
Partida gogorra izan da -67 minutu- eta afizionatu mailako pilotariek gogor eutsi diote Asegarceko bikoteari. Amantegi boleaz eta dejaden bidez eraso dio Mendizabali eta Lopez atzelaria oso seguru ibili da.
250 pertsona inguru izan dira partida ikusten San Franciscoko Basque Cultur Centerreko frontoi ederrean -argazkian-.

Finala 14an, ostirala, izango da eta bertan Aspeko bikotea den Uriarte-Arizmendi izango dute aurrez aurre Asegarceko pilotariek. Bizkaitarrak eta ipartarrak 22 eta 14 irabazi diete Renovales eta Garmendiari finalean sartzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store