BELOKI: “PATXI ETA BIOK ZORTZI ONENEN ARTEAN BALDIN BAGAUDE, ZERBAITEGATIK IZANGO DA”

Ruben Beloki eta Patxi Eugi gaur eguerdian bildu dira Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten partidarako pilotak hautatzen.
Bi pilotariak prentsaurrekoan agertu dira eta honako adierazpen hauek egin dituzte.

-Beloki:
Materiala indartsua da eta behetik ondo ibiltzen da. Patxirenak motelagoak dira.
Entrenatzen gustora ibili naiz, sakeak batez ere . Binakako txapelketa bukatu arte ezin izan naiz saketan saiatu.
Patxi ondo ikusi nuen Asierren kontrako partiduan.
Nire estrategia Patxi frontisetik ahalik eta urrunen mantentzea izango da. Sake gogorrak egin eta ezkerra zigortu. Bestela Patxiri aurrekaldean pilota uzten badiozu eskuin freskoa dauka eta min egin diezazuke.
Partidua ona izango da; lan handikoa, gogorra.
Lehengo buruz buruko partiduetan materiala erabat ezberdina zen eta partiduak azkar apurtzen ziren. Egun piloten arteko ezberdintasuna txikiagoa da eta aire joku gehiago izaten da.

-Eugi
Nire pilotak baxuagoak dira. Berarenak gehiago ibiltzen dira, baina bat gehiegizkoa da, nire ustez.
Ni kantxan gustora ariztzea espero dut eta bera mugitzen saiatuko naiz.
Orain jokua daukat eta entrenamendu onak egin ditudanez urdurik gabe aterako naiz frontoira. Lehengo txapelketetan entrenamenduak onak ez zirenez txarto ikusten nuen nire burua partiduetan.
Partidua gogorra eta piloteatua gertatzen bada seinale ona izango da, hots, Ruben eta biok eskuz banakan zeozer esateko badugula.

Beloki: 105,3-104,7 g.
Eugi: 104,4-104,6 g,

2019-03-22

Azken albisteak

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store