BELOKIREN ERAKUSTALDIAK LEHEN PUNTUA EKARRI DU

Asier Olaizolak eta Ruben Belokik EPELen Binakako Txapelketako finalaurreko ligaxkaren lehen puntu eskuratu dute Labrit pilotalekuan Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz 22-11 mendean hartu eta gero.
Partida borobila egin dute gorriek, serio jokatuz eta kolpe ederra erakutsiz. Ruben Belokik neurketa aparta egin du prentsaurrekoan berak esan duenez “agian binaka txapelketako nire partidurik onena”. Patxi Ruizi aurre egin eta zigortu ere bai egin duela burlatarrak, pilota ondo astindu, baztertu eta Bengoetxeari airea kenduz.
Asier Olaizolak partidu serioa egin du, Oinatzi kortadaz erasoka eta Patxiri atzean eukiz.
Bengoetxeak pilota gutxi euki du erremateak burutzeko eta sartu denean nahiko behartuta egin du.
Patxi Ruizek egurra galanta hartu du, ez du behar bezala gozatu eta ia partidu osoan zehar Asier eta Rubenen pilotakadei aurre egiten ihardu du.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store