TITIN III.A: “PARTIDA EDERRA EGIN ETA GARAIPENA LORTZERA ATERAKO NAIZ”

Bi pilotariok sailkapenean ezer ez jokatu arren ehuenko 100ean jokatzera aterako direla esan dute eta profesionalak izateaz aparte pilotazaleei zor dietela gaineratu dute.

Mtz. de Irujo honelaxe mintzatu da prenstaurrekoan: “Partidak badu garrantzia. Kantxan ateratzen zaren bakoitzean ehuneko 100a eman behar duzu eta okasio honetan partida ona egin eta ikuskizuna eskaintzea izango da gure helburua, nirea eta Augustorena.
Finalean izan dezakeen aurkariari buruz zera esan du Irujok “Berdin zait, biak aurkari gogorrak baitira”.

Ikuskizuna ematera

Titin III.a ere prentsaurrekoan izan da eta hauexek dira beren hitzak: “Ni profesioanala naiz eta partida ederra, ikusgarria egin eta garaipena lortzera aterako naiz Labriten. Biok ohorea dugu jokuan; jendeak sarrera ordaintzen du eta ikuskizuna ikustera dator. Partida hau presiogabekoa izanik erremate gehiago eta erritmoaz beterikoa atera daiteke.
Barriolaren kontrako partiduan hobeago jokatu nukeen baina aurkariak ere badaki jokatzen eta horrexegatik dago hor.
Lau onenen artean izatea primerakoa da baina behin hor izanda finala jokatu nahi izaten duzu”.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store