ARGOTE ETA MENDIZABAL II.A, MODAKO ATZELARIAK, AURREZ AURRE AZPEITIAN

Jokin Argote eta Oier Mendizabal gaurko Izarraitz pilotalekuan izango den jaialdian pilotazaleen begirada zorrotzean izango dira oso partida berezi batetan. Asegarceko bi atzelari gazteak uda ezinhobea egiten ari dira eta lortu dituzten estadistikak ez dira nolanahikoak.
Argotek aurtengo ekainean egin zuen debuta profesionaletan eta harrez gero jokatu dituen 10 partiduetatik 9 irabazi ditu. Honek pilotazaleen zein enpresako teknikarien arreta deitu du nabarmenki.
Bere aldetik Mendizabalek, Añorgako bikingoa, jokatu dituen azken hamar partiduetatik danak irabazi ditu eta garaitu duen azken aurkaria Patxi Ruiz izan zen.
Gaur bietako batek adore eman behar izango du baina hori heuren goiko tokietarako igoera irmoan istripu txiki bat baino ez da izango.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store