OLAIZOLA II.A “FINALAK EZ DU BESTE PARTIDUEKIN ZER IKUSIRIK”

Olaizola II.ak eta Mtez. de Irujok bat egin dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan igandeko finalean aterako dituzten pilotak aukeratzeko.
Jendetza itzela bildu da harmailetan -400 pertona inguru- eta kazetari urjauzia egon da kontrakantxan.
Bi finalista pozik agertu dira materialarekin eta Punparenak izan diren lau pilotak onak direla aipatu dute.
Aimar Olaizolak zera esan du partidaz “Partiduak ezberdinak dira eta jokatu behar dira. Juani bere jokua egiten eragotzi behar zaio. Hasieran indartsu ekin eta sakearekin asmatu behar dut. Banaka neurketetan sakea garrantzitsua da oso bolada erabakigarriak sor ditzake eta”.

Mtez. de Irujok Olaizola II beste pilotariekin alderatuta ezberdina dela aitortu du “Belokiren kontrakoa baino partida erabat ezberdina izango da. Aimar txapelduna da eta pilotari peto-petoa da. Kantxan bikain jartzen da, defentsa ona du eta ez du sekulan amore ematen. Akatsaren bat egiten baduzu jai duzu”.

Olaizola II.a: 104,7-102,7 gramo.
Mtez. de Irujo: 105,3-105,1 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store