LEIZA “GONZALEZEN ESKUMARA SAKATUKO DOT”

Sebastian Gonzalez eta Iñigo Leiza Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan azaldu dira gaur eguerdian larunbateko partidarako pilotak aukeratzera.
Biak ados geratu dira aurkitutako materialarekin eta danak onak direla aipatu dute.
Iñigo Leiza lasai agertu da eta orainarteko lanaz pozik dagoela esan du “Gonzalez garaitu ditudan pilotariak baino ezberdina da baina ni lasai nago eta txapelketan egindako lanaz pozik naz. Partiduan menperatzen ahaleginduko naz eta hori ezin baldin badut egin aurrean bukatzera joango naz. Ez naz bere eskubiagaz zoro bihurtuko baina eskumara sakeak egiteari ekingo deutsot, hori bai”.

Gonzalezek bere aldetik entrenamendu onak egin dituela aitortu du eta une onean dagoela gaineratu du “pilota guztiak onak izan dira eta alde horretatik ez da arazorik izango. Aurkaria zaila da, pilotari osoa da, sakea, bolea, sotamanoa, sufritzeko ahalmena eta fisikoa ona dauka. Hiru pilotari kanporatu ditu eta hori ez da nolanahikoa”.

Leizak Gonzalezek baino pilota biziagoak hartu ditu eta pisuak honako hauek dira: 102,9 eta 104,2 gramo.
Gonzalezen pilotek pisu hauek dauzkate: 105,4 eta 105,3 gramo.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store