ZILLARREZKO BANAKAKO TXAPELKETA ABIAN JARRI DA

Larunbat honetan bigarren mailako Eskuz Banakako Txapelketako lehenengo partidua jokatuko da Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan, bertan Eguskiza eta Beobide aurrez aurre izango direla.
Neurketa hau final hamaseirenetako sailari dagokio eta irabazleak Retegi BIren kontra neurtuko ditu indarrak.

Gainerako hiru kanporaketa hauexek dira: Arbizu vs. Diaz, Mendizabal II.a gainean dutela; Albizuri vs. Urrizelki Beloki zain izango dutela eta azkenik Mendizabal vs. Eskudero Arretxe II.ak bietako bat hartuko duela.

Asegarceko adar honetako irabazleak Aspeko sailako irabazlearen kontra jokatuko du ekainaren 3an izango den finalean.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store