IZAR BERRIEN BINAKA GAUR URDUÑAN

Gaur, arratsaldeko 19etatik aurrera, Orduñako Jai Alai pilotalekua Beloki II.ak-Beobidek eta Arretxe II.ak-Beginok jokatuko duten Binakako Izar Berrien Txapelketaren final-laurdenetako partidaren lekukoa izango da.
Beloki II.a eta Beobiderentzat, hurrengo fasean sartzeko aukera izan nahi badute, garrantzi askoko partida izango da hau zeren orain arte jokatutako bi partidak galdu dituzte.
Bere aldetik partida hau irabaziko balute final-aurrekorako pasea lortuko luketen Arretxe II.a eta Begino hil ala bizi kantxaratuko dira.
Lehiaketa hau Vocento taldeko Castilla eta Leon, La Rioja eta Euskadiko telebistetako emisoreek “De frontón en frontón” saioan emango dute.
Orain arte jokatu diren partida guztietako emaitzak web honetako “Txapelketaren egutegia ” sailaren “Izar Berrien Binakako Txapelketa ” atalean ikus ditzakezue.

IZAR BERRIEN BINAKA GAUR URDUÑAN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store