PATXI RUIZ ETA XALA FINALERAKO BIDEAN

Patxi Ruiz eta Ives Salaberri gaur arratsaldean aurrez aurre izango dira Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan partida irabakigarri batean.
Pilotari biek finalerdietako ligaxkan bere lehenengo partida irabazi zuten,beraz, gaurko irabazleak, bi partida irabazita finalerako bidean egongo litzateke.
Patxi Ruizen iritziz: “Partida zaila izango da. Xala sake-errematea eta boleaz arituko omen da baina nik pilotari abiadura emango diot bera atzean izan dadin”
Xala, bere aldetik bere estrategia ohikoa izango dela ziurtatzen du: “piloteoan eutsi eta aukera denean airez, boleaz zein gantxoz sartuko naiz”. Lehiaketa hau 17:30etatik aurrera Tele 5ak emango du.
Jaialdia 16:45etan Koka-Beloki II eta Olaizola I-Otxandorena arteko norgehiagokarekin hasiko da eta lau eta erdiko txapelketaren partida amaitu ondoren Saralegi-Rai eta Aretxe II-Begino bikoteek itxiko dute.

PATXI RUIZ ETA XALA FINALERAKO BIDEAN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store