DIAZEK DEBUTA EGINGO DU ASEGARCEN ETA OLAIZOLA II.A LANERA ITZULI DA

Iñigo Diazek datorren larunbatean debuta egingo du Asegarcerekin Labrit pilotalekuan 16:0etan.
Ingeniaritza teknikoa ikasi eta Iruñan duela 21 urte jaiotako aurrelari gazteak Errasti izango du lagun Berasaluze VIII.a eta Pinedori aurre egiteko.
Nerbiodun eta teknika onaren jabea Oberena klubetik dator Diaz eta bere curriculumean goi mailako tituluak ditu: 2003ko Munduko Kopako txapelduna eta 2005ko GRAVNeko 22´azpiko banaka txapela ere badauka.
Bere fitxa pilotarien sailan dago jarrita.

Txapelduna berriro ere lanean

2005ko eskuz banakako txapeldunak oporraldia bukatu berri du Madril eta Palentziako lurraldeetan ehizarako toki bila ibili ondoren eta bere lankideekin hasi da entrenamenduetan.
Atzo Esainekin aritu zen datorren larunbatean Labriten Bengoetxea VI.aren kontra Sanferminetako lau t´erdiko torneoko neurketa prestatzeko. Dena den lehenago, ostegunean, Barañainen estreinatuko du txapeldun titulua baita elastiko berezia daraman ikur berria ere.

2019-03-22

Azken albisteak

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store