BANAKAKO NAGUSIA

Hamaika urtez profesional mailako eskuz banakako txapelketan parte hartzen, ehuneko 79 garaipen, lau txapel eta historiako buruz buruko txapeldunik gazteena izateak osatzen dute egungo manistarik handienaren curriculuma: Ruben Beloki.

Datorren larunbatean Labriteko kantxara irtengo da 2005ko buruz buruko tituluaren bilatzeko lehenengo urratsa ematera Goñi III.a aurrean izango duelarik. Zubiriko pilotaria binakako finaletan aurkari okerra suertatu zaio burlararrari.
Pilotari bat baino ez da Ruben baino experientziadunagoa banakako txapelketan: Patxi Eugi. Agoiztarra 1992an hasi zen lehiatzen eta Beloki urte bat beranduago, hots, 1993an.
Rubenen zenbakiak apartak dira: 28 partidu jokatu du eta horietatik 22 irabazi ditu.
2004an ezkerreko besoan jasandako lesioa zela eta ezin izan zuen parte hartu eta oraingo honetan berriro ere gure artean dugu handien artean dagokion lekuaren bila.

ORDU ALDAKETA IRUÑAN

Larunbateko jaialdiaren hasiera aurreratu da eta 16:45 etan hasiko da.

Bestalde, Agirre eta Paskualek ostiralean Zeanurin jokatuko duten partidurako pilotak bereiztu dituzte.
Bizkaitarrak 102,7 eta 106,6 gramotako pilotak hartu ditu eta Paskualek
105,6 eta 105,1 gramotakoak.
Paskualen lotea bote gehiagokoa ei da.

BANAKAKO NAGUSIA

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store