EUSKAL PILOTAK JAKINGURA PIZTU JAPONIAN

Antropologiako katedradun japoniarra den Taketani Kazuyuki Asegarceko ordezkariekin elkarrizketatu da aste honetan bertoko kirolak bultzatzeko politikei buruzko lan baterako datuak biltzeko. Japoniako gobernuak lan hau Kobe hiriko unibertsitateko katedratiko honi enkargatu dio kirol etnikoak nola garatzen diren aztertzeko eta beraren esanetan, euskalpilota munduko aurreratuenetarikoa omen da egungo denboretara erraz egokitu dena hain zuzen ere.

Elkarrizketan zehar Kazuyuki jaunak hainbat gaitaz galdetu zuen hala nola, pilotaren zabaltzea, publizitatea, pilotariaren gizarte-laneko egoeraren bilakaera, erakundeekiko harremanak eta orokorrean , euskalpilota bere jaio-ispiritua galdu gabe nola hobetu den argitzeko bestelako gauzetaz.

Kazetari japoniarrak Labriten

Bestalde, datorren igandean Labrit pilotalekuan Japoniako Versus izeneko aldizkariko Nobuyuki Yokoi erredaktorea eta Tomohiko Suzui argazkilaria izango dira Olaizola I.a-Zearra eta Olaizola II.a-Otxandorenaren arteko partiduaren informazioa biltzeko.
Hartutako datu eta irudi guztiekin aldizkariak argitaratuko duen euskal kulturari buruzko erreportai batetarako erabiliko dira.

EUSKAL PILOTAK JAKINGURA PIZTU JAPONIAN

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store