ATSEDENIK EZ LABRITEN

Nahiz eta lau t´erdiko txapelketan etenaldia egon Iruñako Labrit pilotalekuak ez du atsedenik ezagutzen eta eskupilota partiduak hartzen jarraituko du.
Finalaurreko ligaxkan sartu diren pilotari “zortedunak” azaroaren 20rarte patxadan ibiliko dira aipatutako fasea hasteko prest eta finala jokatzeko irrikitan.

Bitartean datorren larunbatean,hilak 13, jaialadi pottoloa aurreikusten da Iruñako kantxan. Partidu nagusian Olaizola I.a eta Otxandorena Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz en aurka neurtuko dira.
Bengoetxea VI.a, Mexikon emandako oporraldia bukatutzat jo ondoren, Asegarceko aurrelarien sailkapenean jauzi gehiago ematen ahalenginduko da. Aurrean eskarmetu handiko pilotaria den Olaizola I.a edukiko du, baina orainarteko enfrentamendu bakarrean, sanferminetakoa alegia, irabazle atera zen Leitzarra 22-19 emaitzaz.
Izango diren atzelariek hamabi aldiz ikusi dute elkar eta oreka izan da nagusi: sei garaipen eta beste porrot.

ATSEDENIK EZ LABRITEN

2019-03-22

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store