LAU T’ERDIKO FINALZORTZIRENAK HASTEN DIRA

Gaur, Etxebarriko Herriko Frontoian gaueko hamar t’erdietan Xala eta Leizaren artean jokatuko den partiduarekin, lau t’erdiko txapelketa finalzortzirenak hasten dira. Partidu honetatik final laurdenetan Ruben Belokiren kontra jokatuko duen pilotaria aterako da.

Leiza, makal baina susmo onekin
Lemoako aurrelaria eztarriko infekzio batengatik kilo batzuk galdu ondoren fisikoki lermatuta Etxebarriko kantxan agertuko da. Baina bizkaitarrak susmo onak ditu eta faborito bezala ateratzen den Xalari zaila jartzea espero du.

Larunbatean eta astelehenean izango dira partiduak
Balmasedan eta Iruñan larunbatean jokatuko diren partiduetatik aterako dira Capellanen eta Titin III.aren lehiakideak hurrenez hurren. Balmasedako partiduan Agirre eta Olaizola II. Aurrez aurre izango dira eta Iruñako partiduan Barriola eta Esain.
Nagoreren kontra jokatuko duen pilotariaren izena esagutzeko, astelehenean Tolosako Beotibar pilotalekuan Mtez de Irujo eta Chafeeren arteko partiduan emaitza ikusi arte itxaron beharko dugu.

2019-03-22

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store