TREBEAK INDARTSUA GARAITU NAHIAN

Juantxo Kokak gaur gauean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan duen hitzordua ez da gauerdiko ahuntzaren estula. Pilotari donostiarrak koska ederra gainditu behar izango du lau t´erdiko txapelketan eta horrekin batera iaz eduki zuen zorte txarra ahazteko.
2003ko edizioan zortzirenetako kanporaketa Nagorerekin jokatzen ari zela lesioanatu zen eta partidua bertan behera utzi behar izan zuen.

Bere arerioa distantziako bi finaletan izana da eta batetan txapela lortu zuen, 2001koa alegia.
1996 urtez geroztik darama Kokak “kaiola”ko txapelketan parte hartzen eta goren iritsi den urtea 2001 izan zen finalaurdenak Unanueren kontra Gasteizko Ogetan jokatu eta 11-22 galdu zuelarik.
Gaur gauean donostiarraren trebetasun aparta eta Leitzarraren indarraren arteko lehia ederra ikusiko dugu.

TREBEAK INDARTSUA GARAITU NAHIAN

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

2026-06-20

Jaka 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetara sailkatu da

Jakak 22-10 gainditu du Artola Barañainen, eta Lasoren aurka jokatuko du Gernikan datorren larunbatean.

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store