GAUZAK ARGITZERA BARAKALDON

Pubiseko ebakuntzaren eragindako geldialdia eta gero hartu behar den joku puntua hartzeaz gain Mikel Unanuek badu beste eginbeharrik gaur Barakaldes pilotalekuan.

Añorgatarrak Olaizola I.arekiko kontuak argitu behar ditu, hots, elkarren arteko partiduetako estadistika. Aurtengo denboraldian jokatutako sei partiduetatik bost irabazi ditu Goizuetarrak eta hori gehiegi da gipuzkoarraren kurrikulumerako.

Bien arteko azken norgehiagoka gaur Barakaldon izango den berbera burutu zen Tolosako ihauterietan. Bertan 22-19 gailendu zen nafarra eta huraxe izan zen ebakuntza gelatik pasatu baino lehen Unanuek jokatu zuen azken lehia.

Asierrek sanferminetan erakutsitako goi mailako jokua eta Mikelek hilaren
4an Zarautzen bere berragerraldian emandako irudi bikaina kontutan izanik, esan daiteke Barakaldon karmengo jaietan antolatutako jaialdira hurbilduko diren pilotazaleek lehia ona ikusiko dutela.

GAUZAK ARGITZERA BARAKALDON

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store