UNANUE ZARAUTZEN LEIZAREN AURKA BERRAGERTUKO DA LAU HILABETETAKO LESIOA GAINDITUTA

Unanueren zaleak zoriontsuak ditugu. Baita Leizarenak ere. Aurrelari donostiarra datorren igandean berriro ere kantxan ikusiko dugu Zarautzen, lau hilabetez geldirik uzti zuen pubiseko arazoak baztertzeko ebakuntza egin eta gero.

Ezkertiak jokatu zuen azken partida Tolosan izan zen otsailak 23an ihauteriko jaialdian. Harrez geroztik geldialdi luze batetan sartuta egon da Mikel, datorren igandean horren bukarea zoriontsua izango delarik.

Zarauzko partiduan ustekabeko arerioa topatuko du Unanuek. Iñigo Leiza bizkaitarrak gora egin du Asegarceko pilotarien artean eta enpresako teknikoek ganorako pilotaleku batetan partidu nagusia jokatzeko aukera egokitu diote.

Lemoako aurrelariak 39 partidu jokatu ditu eta horietatik 29 irabazi eta 10 galdu ditu. Zenbaki hauek porzentaia ederra ekartzen diote Iñigori garaipen kopurua ehuneko 75ta da eta.

Leizak Beloki handia edukiko du lagun eta Unanuek berriz Peñagarikano.

2019-03-22

Azken albisteak

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store