UNANUE ETA ERRASTI ESKU BINAKAKO TXAPELDUNAK

Hogeitabanako berdinketa zela, final gogor honen azken tantoa Unanue eta Errastirentzat izan zen, Etzaniz eta Elkoro gailenduz.
Lau pilotariek lan bikaina egin zuten eta frontoian bildutako ikusleek goi mailako ikuskisunaz gozatzeko aukera izan zuten. Lau protagonistek huts gutxi egin zituzten, eta egindako gehienak behartutakoak izan ziren.
Jendez gainezka zegoen Donostiako Atano III.a frontoian giro itzela izan zen.

Finalak zati ezberdinak izan zituen. Bana, bina eta launa berdindu ondoren, Unanuek eta Errastik 8-0 partziala egin zuten eta 4-12 markagailuan jarriz. Kontuak kontu, 4-12 galtzen izatetik 15-13 irabazten izatera pasatu ziren Etxaniz eta Elkoro.
Partidua irekita zegoen eta 18na bendinketara iritsi ondoren bikote baten tantoaren ostean bestearena zetorren. 21na berdinketarekin Unanuek ondo baino hobeto aprobetxatu zuen azken sakea pilota ederto baztertuz eta Elkoro arazo larritan ipiniz. Errestoari Unanuek erantzun ederra eman zion gantxu apartaz Etxanizek jaso ezin zuena alegia.

Final gogorra izan zen eta 1089 pilotakada eman ziren 109 minutuetan.

2012-01-31

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store