Ostiralean Pilota Eguna ospatuko dute Ogeta pilotalekuan

Gasteizko Ogeta frontoiak 19:00etan irekiko ditu ateak ostiral honetan, Pilota Egunaren edizio berri bat hartzeko.

Ekitaldia, Dj Canynek girotuta, arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta 20:30ak arte gazteek pilotari profesionalekin jokatu ahal izango dute frontoian, besteak beste Lasorekin eta Altuna III.arekin. Pilotan jokatzeaz gain, klubek taldeko argazkiak atera ahal izango dituzte eta zozketa interesgarriak egongo dira jaialdian zehar.

Pilotari profesionalen arteko partidak 21:00etan hasiko dira. Eta lehenengo norgehiagokan, Urrutikoetxea-Eskuza vs Larrazabal-Aranguren, bi arabar izango dira protagonista.

Lehen norgehiagokaren ondoren, Ezkurdia-Dario izango dira aurrez aurre Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

14 urte edo gutxiagoko pilotazaleek doako sarrerarekin sartu ahal izango dira ostiraleko Pilota Egunean, eta entradasfronton atarian prezio bereziak aurkitu ahal izango dira deskontu-kodeekin.

2023-04-18

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store