Gorka Ugartemendiak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Alkizako 20 urteko atzelari gazteak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du afizionatu maila atzean utzita.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan “pilotari oso langilea da, eta azken hileetan gora egin du”. Aimarrek nabarmentzen duenez, “ezker ona badu ere, eskuma berezia du”.

Afizionatuetan, Ugartemendiak promesa mailan eta elite mailan irabazi du Diario Vasco Torneoa. Antiguako Pilota Txapelketa ere irabazi du, eta Liga Vascako txapela jantzi du.

Tolosako Tolosa Aurrera Pilota Elkartean hezia, Gorka Ugartemendiak, bi urtez sinatu du Baiko Pilotarekin eta apirilean egingo du debuta.

Ugartemendia eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik.

2023-02-24

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store