Pilota Pro Fest | Lau pilota jaialdi baino gehiago Amorebieta-Etxanon

Binakako Txapelketako partidak, musika, eta jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta otsailera bitartean 4 ostiraletan, eta Lehenengo mailako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.

Aurkezpenean Amorebieta-Etxanoko alkatesak, Ainhoa Salterainek, eta Baiko Pilotako arduradun komertzialak, Unai Iglesiasek hartu dute parte. Unai Laso, Aimar Morgaetxebarria, Aitor Elordi, Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean. 

Lau ostiraletan, gaueko 22:15ean, musikarekin

Abenduaren 1ean, urtarrilaren 5ean, otsailaren 2an eta otsailaren 23an, gaueko 22:15ean, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira, jokoak antolatuko dituzte eta kirol materiala zozketatuko dute.

Abonuak eta sarrerak

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAPARTIDA BAKARRERAKO SARRERA
90 euro20 eurotik aurrera

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan, Venecia Kafetegian, edo telefono zenbaki hauetara deituz 685 78 93 65 (Markel) eta 652 77 68 62 (Karmelo). Abenduaren 1ean, ostirala, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan 20:00etatik aurrera.

2023-11-09

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store