Altuna III.aren eta Ezkurdiaren arteko finala eguneko saiorik ikusiena izan zen atzo Euskadin

Atzo Bilboko Bizkaia Frontoian jokatu zen Ezkurdia eta Altuna III.aren arteko Eusko Label 4 1/2 Txapelketako finalak audientzia datu historikoak izan zituen. Arbizuko eta Amezketako pilotarien arteko finalak interes handia piztu zuen ikus-entzuleen artean. Joseba Ezkurdiak irabazi zuen lehia 22-21eko emaitzarekin.

Hona hemen atzoko datuetako batzuk:

– Partidaren zuzeneko emanaldia eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin
– Finala bere ordu-tartean nagusi izan zen eta azken bost urteetako daturik onena lortu zuen
– % 24,5eko audientzia zatia lortu zuen eta euskaldunen artean % 38,3ko kuota
– 322.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidaren emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan

Aipatzekoa da aurreko asteetan sortutako ikusmin handiak oihartzuna izan zuela Bizkaia Frontoira bildutako jendetzan ere. Zaleek bi pilotariek eskaini zuten final handiarekin gozatu eta sufritu zuten.

2022-11-21

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store