Prentsa oharra -EPEL- Zabalak 4 1/2ko Promozio Txapelketa utzi du

Prentsa oharra

2022ko urriaren 17a

ZABALA pilotariak, 2022ko 4 1/2ko Promozio Txapelketan parte hartzen zebilenak, txapelketa utzi behar izan du arazo fisikoengatik.

Txapelketaren araudiak honako hau dio
: “Final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldiaren ondoren pilotariren batek ezin badu txapelketan jarraitu, final-laurdenetako-ligaxkaren sailkapena burutzeko txapelketan jarraitzen duten pilotarien emaitzak baino ez dira kontuan izango, erretiratutako pilotariaren kontra lortutako emaitza baztertuz“.

ZABALAk final-laurdenetako ligako 1. jardunaldiko partida jokatu zuen 2022ko urriaren 7an, Atarrabian, BAKAIKOAren aurka, eta 22 eta 21 irabazi zuen BAKAIKOAk. Beraz, txapelketaren araudia aplikatuz, BAKAIKOA – ZABALAren arteko partida horren emaitza ez da kontuan hartuko final-laurdenetako ligako sailkapena egiteko. Horregatik, final-laurdenetako ligako B multzoko sailkapena txapelketan jarraitzen duten hiru pilotariek jokatutako partidetan lortutako puntuak eta tantoak erabiliz bakarrik egingo da.

2022-10-17

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store