Aste Nagusia 2024 Torneoa aurkeztu da Bilbon

Abuztuaren 22an, lehen finalerdia jokatuko dute Altuna III-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteek, eta hurrengo egunean, abuztuaren 23an, bigarren finalerdia jokatuko dute Urrutikoetxea-Mariezkurrena II eta Laso-Imaz bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 25eko finalean gurutzatuko dira, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Abuztuaren 20an, Bizkaia Torneoko finala

Abuztuaren 20an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Oiz eta Sollube taldeek. Ezkurdiak 4 ½an, Altuna III-Rezustak binaka, eta Egiguren V.ak buruz buru Oiz ordezkatuko dute. Eta Solluberen aldetik, Peña II.ak jokatuko du 4 ½an , Laso-Mariezkurrena II.ak binaka, eta Bakaikoak buruz buru.

Sarrerak
Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

2024-07-23

  • 2024ko Aste Nagusia Torneoa abuztuaren 22an hasiko da, eta finala hilaren 25ean jokatuko da Bizkaia Frontoian, bi finalerdien ostean
  • Laso-Imaz, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II, Altuna III-Martija, Elordi-Zabaleta bikoteek hartuko dute parte torneoan
  • Abuztuaren 20an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Oiz eta Sollube taldeek

Abuztuaren 22an, lehen finalerdia jokatuko dute Altuna III-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteek, eta hurrengo egunean, abuztuaren 23an, bigarren finalerdia jokatuko dute Urrutikoetxea-Mariezkurrena II eta Laso-Imaz bikoteek.

Bi kanporaketetako irabazleak abuztuaren 25eko finalean gurutzatuko dira, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Abuztuaren 20an, Bizkaia Torneoko finala

Abuztuaren 20an Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Oiz eta Sollube taldeek. Ezkurdiak 4 ½an, Altuna III-Rezustak binaka, eta Egiguren V.ak buruz buru Oiz ordezkatuko dute. Eta Solluberen aldetik, Peña II.ak jokatuko du 4 ½an , Laso-Mariezkurrena II.ak binaka, eta Bakaikoak buruz buru.

Sarrerak
Aste Nagusia Torneoko jaialdietarako sarrerak entradasfronton web orrian eskuratu daitezke.

Azken albisteak

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

2026-06-21

Larrazabal 4 1/2 San Fermin Torneoko final-laurdenetan izango da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Zubizarreta IV.ari Muskizen, eta Peña II .aren aurka jokatuko du Sestaon datorren asteazkenean. Salaberriak Elordi kanporatu du Zaldibarren, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du Hernanin ostegunean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store