EPELek eta Gasteizko Udalak gizonezkoen esku pilota profesionaleko 7 jaialdi antolatzeko lankidetza-protokolo orokorra sinatu dute

Hiru Andre Maria Zuriaren Torneoan eta gainerakoak 1. mailako txapelketaren batean, guztiak Ogeta pilotalekuan

Esku Pilota Enpresen Ligak (LEPM-EPEL) eta Gasteizko Udalak lankidetza-protokolo orokorra sinatu dute Ogeta pilotalekuan gutxienez zazpi jaialdi antolatzeko urtebetez. Horietako hiru Andre Maria Zuriaren Torneoan, eta gainerakoak 1. mailako txapelketaren batean, finalerdi bat barne.

Lankidetza-protokolo orokor honen aurkezpenean Borja Osések, LEPM-EPELeko kontseilari ahaldunak, adierazi du “Gasteiz bezalako hiri bat, iraganean pilota-ekitaldi handiak hartu dituena, pilota-enpresek antolatzen duten maila goreneko lehiaketen zirkuituan egon behar dela“.

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak nabarmendu du “hiru helburu dituela. Lehenengoa, gure hirian kirol-ekitaldiak sustatzea, are gehiago Gasteizko kulturaren eta kirolaren parte den euskal pilota denean. Bigarrena, berriz ere Ogeta pilotalekua pilotaren planoan jartzea da, kirol modalitate honen erreferente izan baita. Azkenik, lehen mailako pilotariak gure hirira ekartzea Andre Maria Zuriaren jaietan”.

Andre Maria Zuriaren Torneoko jaialdietarako sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira entradasfronton web orrian.

2022-06-30

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store