Ostiral honetan hasiko da 4 ½ Eusko Label Txapelketa

Gaurko aurkezpenean 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazteko hautagaien zerrenda ezagutzera eman da. Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Unai Iglesias eta Inaxio Errandonea Baiko Pilota eta Aspe Pelotako arduradun komertzialek parte hartu dute. Baiko eta Aspeko pilotariak Joma markako jantzi berriak jantzita joan dira aurkezpenera, eta ostiral honetan bertan estreinatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketetan.

Gaur goizeko aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako kanporaketa hauek utzi ditu:

DATATOKIAPARTIDA
10/3 (Final zortzirenak)AlegiaArtola vs Bakaikoa
10/3 (Final zortzirenak)ZallaEzkurdia vs Elordi
10/4 (Final zortzirenak)SoriaDarío vs Zabala
10/5 (Final zortzirenak)EibarZubizarreta III vs Larrazabal

Final-zortzirenak gainditzen dituzten lau pilotariek Jaka, Altuna III.a, Peña II.a eta P.Etxeberria izango dituzte zain hurrengo fasean, final-laurdenetako ligan. Finalerdiak azaroaren 1ean eta 2an jokatuko dira, hirugarren postua azaroaren 9an erabakiko da, eta final handia azaroaren 16an.

Berrikuntzak

4 1/2 Serie B Txapelketa

Gaur goizean, 4 1/2 Serie B Txapelketako aurkezpena eta ondorengo final zortzirenetako zozketa ere egin dira. Hauek dira zozketak ekarri dituen 4 1/2 Serie B Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak:

DATATOKIAPARTIDA
10/3 (Final zortzirenak)AlegiaEskiroz vs Morgaetxebarria
10/3 (Final zortzirenak)ZallaLizeaga vs Murua
10/4 (Final zortzirenak)SoriaExposito vs Amiano
10/5 (Final zortzirenak)EibarAldabe vs Rekalde

Finalerdiak urriaren 31n, ostiralean, jokatuko dira, eta finala azaroaren 8an izango da, Tolosako Beotibarren.

Sarrerak salgai:

Jaialdietako sarrerak entradasfronton orrian eros daitezke

2025-09-29

  • Txapelketa urriaren 3an hasiko da Alegian
  • Jaka, Altuna III, Peña II, P.Etxeberria, Artola, Dario, Larrazabal, Ezkurdia, Bakaikoa, Elordi, Zubizarreta III, eta Zabala txapela irabazten saiatuko dira
  • Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko dute, eta ondoren final-laurdenetako liga bat, finalerdiak, 3. posturako partida eta azaroaren 16ko finala jokatuko dituzte.

Gaurko aurkezpenean 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazteko hautagaien zerrenda ezagutzera eman da. Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Unai Iglesias eta Inaxio Errandonea Baiko Pilota eta Aspe Pelotako arduradun komertzialek parte hartu dute. Baiko eta Aspeko pilotariak Joma markako jantzi berriak jantzita joan dira aurkezpenera, eta ostiral honetan bertan estreinatuko dituzte final-zortzirenetako kanporaketetan.

Gaur goizeko aurkezpenean egindako zozketak final-zortzirenetako kanporaketa hauek utzi ditu:

DATATOKIAPARTIDA
10/3 (Final zortzirenak)AlegiaArtola vs Bakaikoa
10/3 (Final zortzirenak)ZallaEzkurdia vs Elordi
10/4 (Final zortzirenak)SoriaDarío vs Zabala
10/5 (Final zortzirenak)EibarZubizarreta III vs Larrazabal

Final-zortzirenak gainditzen dituzten lau pilotariek Jaka, Altuna III.a, Peña II.a eta P.Etxeberria izango dituzte zain hurrengo fasean, final-laurdenetako ligan. Finalerdiak azaroaren 1ean eta 2an jokatuko dira, hirugarren postua azaroaren 9an erabakiko da, eta final handia azaroaren 16an.

Berrikuntzak

  • Sakearen marra lau t ‘erdian egongo da.
  • Pilota aukeraketa partidaren egun berean izango da, finalean izan ezik, orain arte bezala mantenduko baita.

4 1/2 Serie B Txapelketa

Gaur goizean, 4 1/2 Serie B Txapelketako aurkezpena eta ondorengo final zortzirenetako zozketa ere egin dira. Hauek dira zozketak ekarri dituen 4 1/2 Serie B Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak:

DATATOKIAPARTIDA
10/3 (Final zortzirenak)AlegiaEskiroz vs Morgaetxebarria
10/3 (Final zortzirenak)ZallaLizeaga vs Murua
10/4 (Final zortzirenak)SoriaExposito vs Amiano
10/5 (Final zortzirenak)EibarAldabe vs Rekalde

Finalerdiak urriaren 31n, ostiralean, jokatuko dira, eta finala azaroaren 8an izango da, Tolosako Beotibarren.

Sarrerak salgai:

Jaialdietako sarrerak entradasfronton orrian eros daitezke

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store