2025eko urriaren 18ko esku pilota jaialdiaren toki aldaketa

Donostiako larunbateko jaialdia Eibarko Astelena pilotalekura lekualdatuko da.

Hasiera batean Donostiako Atano III.a pilotalekuan egin behar zen 2025eko urriaren 18ko esku pilota jaialdia Eibarko Astelena pilotalekuan egingo da. Jaialdia 17:30etan hasiko da Eibarko Astelena pilotalekuan, eta aurreikusitako partidak izango dira jokoan.

Donostiako Atano III.a pilotalekua dagoen esparrura sartzeko arazoak saihestea da leku aldaketaren arrazoia, Anoeta Estadioan futbol partida bat izango baita. Donostiako Atano III.a pilotalekuan egitekoa zen jaialdirako sarrerak erosi dituztenek sarreren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute. Eibarko jaialdirako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke.

2025-10-15

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store