Oinatz Bengoetxeak amaitutzat emango du bere kirol ibilbide profesionala

Leitzako pilotariak urtarrilaren 29an emango dio amaiera bere ibilbide profesionalari EPELeko pilotari bezala.
 Bengoetxea VI.ak pilotazaleengandik agurtzeko zenbait partida jokatuko ditu frontoi nagusietan eta bere kirol ibilbide arrakastatsuari amaiera urtarrilaren 29an emango dio Iruñeko Labriten.

Aurrelari nafarra, pilotari handi ugari bildu dituen belaunaldi bateko azken erreferentea da, bere lorpenek hala adierazten duten bezala:

• Profesionaletako palmaresa:

♣ Buruz Buruko Txapelduna: 2008, 2017

♣ 4 ½ ko Txapelduna: 2016

♣ Binakako Txapelduna: 2015

♣ 4 ½ ko Txapeldunordea: 2012

♣ Binakako Txapeldunordea: 2005, 2017

♣ Nafarroako 4 ½ ko Txapelduna: 2011, 2012

♣ Buruz Buruko Masterseko Txapelduna: 2010

• Afizionatu mailako palmaresa:

♣ 2002 Munduko Buruz Buruko Txapelduna

♣ 2002 Espainiako Buruz Buruko Txapelduna

♣ 2002 Nafarroako Buruz Buruko Txapelduna

Bere joko alai, azkar eta ikusgarria baliatuz garaipen handiak lortu ditu Oinatz Bengoetxeak, eta horrez gain pilotari maitatuenetako bat izan da pilotazaleen artean. 

Bere zaleek frontoi hauetan agurtu ahal izango dute:

12/26 Bizkaia Frontoia (Bilbo)

01/02 Ogeta (Vitoria-Gasteiz)

01/16 Atano III (Donostia)

01/24 Beotibar (Tolosa)

01/29 Labrit (Iruñea)

Hauek dira Bengoetxea VI.aren kirol ibilbideko daturik garrantzitsuenak:

• Debuta: 2002/10/05 Labriten

• 19 urte profesional gisa

• 1.000 partida baino gehiago jokatu ditu profesionaletan orain arte

• 7 final jokatuta

• 4 txapel irabazita

Oinatz Bengoetxeak nabarmendu du “asko gozatu duela pilotari bezala, eta pilota beti bihotzean eramango duela”.

Halaber, Baiko Pilotak eskerrak eman nahi dizkio Leitzako aurrelariari urte guzti hauetan egindako lanagatik, eta zorte handia opa dio etorkizunean.

2021-12-07

Azken albisteak

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store