Oharra EPEL- Altuna III.ak ez du Tolosan jokatuko

Esku Pilota Enpresen Ligako lehiaketa epailearen erabakia,Jokin Altuna pilotariak 2025eko Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partida ezin jokatzeari buruzkoa.

2025eko urriaren 22a

1.- 2025eko urriaren 22an, Aspe Pelota enpresak EPELi jakinarazi dio Jokin Altuna pilotariak tendinopatia muskularra duela, eta, beraz, enpresa horretako zerbitzu medikoen iritziz – hitzez hitz –, “ez dago asteburu honetan jokatzeko moduan”.

2.- 2025eko Lau t’erdiko Txapelketaren EPELeko Araudian aurreikusitakoaren arabera, final-laurdenetako ligan: “Pilotari batek ezin badu jokatu final-laurdenetako liga fasea osatzen duten hiru jardunaldietako bat, partida horretan 22-0eko emaitza zenbatuko zaio bere aurka jokatu beharko lukeenaren alde”.

3.- 2025eko urriaren 25erako programatuta zegoen, Tolosan, final-laurdenetako ligako B multzoko 3. jardunaldiko partida, Altuna eta Zabala pilotarien artekoa.

Adierazitakoan oinarrituta,

ERABAKIA:

I.- Jokin Altunaren egoera EPELi jakinarazitzat izatea, eta aipatutako pilotariak 2025eko urriaren 25erako Tolosan programatutako partida, Zabalaren aurka jokatu behar zuen final-laurdenetako ligako B multzoko 3. jardunaldiari dagokiona, jokatzea ezinezkoa dela adieraztea.

II.- 2025eko Lau t ‘erdiko Txapelketaren EPELen Araudian xedatutakoaren arabera, Altuna III – Zabalaren arteko partidaren emaitza 0-22 dela ezartzea, azken horren alde, final-laurdenetako ligako B multzoko 3. jardunaldiko sailkapenari dagokionez.

III.- Erabakitakoa interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

IV.- Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Hori da dokumentu honen datan sinatutako ebazpena.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa Epailea

2025-10-22

Azken albisteak

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store