Bizkaia Frontoiak Pilota Eguna ospatuko du abenduaren 5ean

Bizkaiko pilota klubek Pilota Egunean parte hartzeko aukera izango dute datorren igandean Bizkaia Frontoian. Ateak 15:00etan irekiko dira, eta pilotari gazteek, begirale edo laguntzaile arduradun batek lagunduta, pilotari profesionalekin egin ahal izango dute pilotan.

Gonbidapenak erantzukizunez jokatzeko eta indarrean dauden osasun-neurriak betetzeko deia dakar berekin, hala nola maskara une oro behar bezala erabiltzea. Gainera, indarrean dagoen araudiari jarraituz, harmailetan ezin da ez janaririk ez edaririk kontsumitu.

Pilota-klubek taldeko argazkiak atera ahal izango dituzte pilotariekin, eta kirol-materiala ere zozketatuko da.

Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da Alberdi-Uriondo eta Larrazabal-Salaverri II bikoteen arteko Binakako Promozio txapelketako partidarekin eta ondoren Binakako Txapelketako partida jokatuko dute Urrutikoetxea-Aranguren eta Peña II-Albisu bikoteek.

14 urtetik beherakoentzako gonbidapenak doan eskuratu ahal izango dira entradasfronton webgunean, kode honekin: ETORKIZUNEKOPILOTARIAK. Helduek ere kode bera erabili beharko dute entradasfronton web orrialdean, sarrerak prezio berezian eskuratzeko.

2021-11-29

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store