Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

Binakako 2026 Txapelketako partidak, musika, jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Amorebieta-Etxanok esku pilota profesionaleko lau jaialdi hartuko ditu abenduan hasi eta otsailera bitartean 4 ostiraletan, eta Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte lau jaialdietan.

Aurkezpenean Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko alkatesak eta Unai Iglesias, Baiko Pilotako arduradun komertzialak hartu dute parte. Unai Laso, Aitor Elordi, Ander Imaz, Erik Jaka, Xabier Rekalde eta Aimar Morgaetxebarria pilotariak ere izan dira Zelaieta Zentroan egindako aurkezpenean. 

Lau ostiraletan, iluntzeko 20:45ean, musikarekin

Abenduaren 5ean, urtarrilaren 2an, otsailaren 6an eta otsailaren 20an, iluntzeko 20:45ean, antolatu dituzte lau pilota jaialdiak. Musikaz girotuta egongo dira, jokoak antolatuko dituzte eta kirol materiala zozketatuko dute bertara hurbiltzen diren zaleen artean.

Abonuak eta sarrerak

LAU JAIALDIETARAKO ABONUAJAIALDI BAKARRERAKO SARRERA
90 eurotik aurrera20 eurotik aurrera

Abonuak edo sarrerak entradasfronton web orrialdean eskuratu daitezke jadanik. Amorebieta-Etxanon ere erosi ahal izango dira Urtza Tabernan eta Venecia Kafetegian. Jaialdietako egunetan, txarteldegia zabalik egongo da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan ordubete lehenagotik.

2025-11-04

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store