Buruz Buruko EPEL 2022 txapelketako finala Nafarroan jokatuko da

– Pilotazaleen hitzordu nagusia maiatzaren 29an izango da, Navarra Arenako frontoian
– Txapelketa horrez gain, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak eta NICDO sozietate publikoak EPEL Mastersaren 2 finalerdiak eta finala datorren urteko irailean eta urrian egitea erabaki dute

Iruñean, azaroaren 26an

2022ko maiatzaren 29an, lehen aldiz, Nafarroan jokatuko da Buruz Buruko Pilota Txapelketako finala. Hala berretsi dute gaur Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (EPEL) eta NICDO sozietate publikoko arduradunek Navarra Arena Pabilioian sinatutako akordio batean.

Guztira, lehen mailako 4 partida jokatuko dira Foru Erkidegoan: Buruz Buruko finala -2022ko maiatzaren 29an-, EPEL Masterseko bi finalerdiak -irailaren 30ean- eta EPEL Masterseko finala -2022ko urriaren 2a-.

Akordio hori Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilariak sinatu du, eta Nafarroa Arena bezalako Foru Erkidegoko puntako azpiegituretan, egiten diren lehen mailako kirol hitzorduei babesa eman die: “Oso pozgarria da pilotariek zein zaleek gehien atsegin duten Buruz Buruko final handi hau hartzeko aukera izatea. Nafarroan jarraipen oso handia du pilotak eta oraingoan bertatik bertara bizi ahal izango dute”.

Iñaxio Errandonea ASPE enpresako zuzendari komertzialarentzat, bai ASPEren aldetik, bai pilotarentzat oro har, oso berri ona da mugak irekitzea, orain arte Buruz Buruko finalak Gasteizen, Donostian edo Bilbon jokatu baitira. Eta nafarra naizenez, harro egoteko modukoa da nire herrian pilotaren finalik garrantzitsuena jokatzea.

Ildo beretik, Moncho Urdiainek, NICDO sozietate publikoko gerenteak, eskerrak eman dizkio EPELeri akordio hau sinatzeko azaldu duen gogoagatik. Akordio horrek, Buruz Buruko finala ekartzeaz gain, oihartzun handiko beste hiru ekitaldi ere ekarriko ditu Iruñera, Masters txapelketako bi finalerdiak eta finala, hain zuzen ere. Lehiaketa hau, gaztea izan arren, urtetik urtera bere kalitatea eta ikusgarritasuna erakusten ari da.

Bestalde, Unai Iglesias Baiko enpresako zuzendari komertzialak garrantzi handia eman dio finala Nafarroan jokatzeari, Buruz Buruko txapelketa irabazi duten txapeldun nafar guztiak kontuan hartuta.

Akordioaren sinadura ekitaldian Miguel Angel Pozueta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentea eta Javier Conde Nafarroako Euskal Pilota Federazioko zuzendaria ere izan dira.

Lau hitzordu handi horien kasuan, bi erakundeek berretsi dute sarrerak beren web orrien eta sare sozialen bidez salduko dituztela.

2021-11-26

Azken albisteak

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store