4 ½ ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

• Txapelketa asteburu honetan hasi eta azaroaren 14an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin

• Altuna III, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI izango dira taldeburuak

• Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako ligaxka bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera 4 ½ ko Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 14ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Elordik estreinatuko dute lehiaketa MallabianLarunbatean, Donostian, Laso-Peña II, eta igandean, Lekeition, Urrutikoetxea-Victor, final-laurdenetako ligaxkara pasatzeko asmoarekin kantxaratuko dira. Eta astelehenean, Tolosako Beotibarren, amaiera emango zaio final-zortzirenetako faseari Elezkano II-P.Etxeberria partidarekin.

Asteburuko lau irabazleek Altuna III.a, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI.a izango dituzte zain final-laurdenetako ligaxkan.

Jaialdi hauetarako sarrerak gaur arratsaldean hasita eskuratu ahal izango dira entradasfronton webgunean.

Urriaren 1ean, ostiralean, hasiko da 4 ½ ko Eusko Label 2021 Txapelketa.

2021-09-28

Azken albisteak

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

2026-05-19

Amiano-Murua prest Buruz Buruko Serie Bko finalerako

Irungo aurrelariak Muruaren aurka jokatuko du larunbatean Iruñeko Labriten.

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

2026-05-17

Buruz Buruko finaletik kanpo geratu da Larrazabal

Larrazabalek 22-8 galdu du Darioren aurka Logroñoko Adarragan jokatutako finalerdian, eta Artola eta Dario izango dira Buruz Buruko txapela irabazteko lehiatuko diranak maiatzaren 29an Nafarroa Arenako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store