Bitik bi Larrazabal-Eskirozek Promozio Txapelketan (17-22)

Bi partida jokatu dituzte Larrazabalek eta Eskirozek Promozio Txapelketan eta biak irabazi dituzte. Gaurkoan Zubizarreta III-Erasun izan dituzte arerio Bergaran. Hauek ere aurreneko norgehiagoka irabaztetik zetozen, baina Larrazabal-Eskirozek hasieratik bideratu dute partida 7-0 aurreratuz. Zubizarreta III-Erasunek markagailua estutzea lortu dute baina ezin izan dute une bakar batean ere bat egin. Azkenean 22-17 irabazi dute Larrazabal-Eskirozek.

Binakako Txapelketari dagokionez, Altuna III-Mariezkurrena II.ak sailkapen ligako bigarren puntua bereganatu dute Ezkurdia-L.Galarzaren aurka 22-11 irabazi ondoren. Eta pilota jaialdiaren irekierako neurketan, P.Etxeberria-Bikuñak 22-15 gainditu diztuzte Irribarria eta Tolosa.

Emaitza: Zubizarreta III-Erasun 17-22 Larrazabal-Eskiroz
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 9 minutu
Pilotakadak: 627
Gorriz (Zubizarreta III-Erasun): 9 tanto egin dituzte eta 11 galdu
Urdinez (Larrazabal-Eskiroz): 11 tanto egin dituzte eta 8 galdu
Lehenengo partida: Irribarria-Tolosa 15-22 P.Etxeberia-Bikuña

Binakako Txapelketa: Ezkurdia-L.Galarza 11-22 Altuna III-Mariezkurrena II

2021-01-09

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store