Dariok Buruz Buruko Txapelketatik kanpo utzi du Irribarria (13-22)

Iazko Buruz Buruko txapelduna, Irribarria, eta Promozio mailako txapelduna, Dario, finalerdietako aurreneko txartelaren bila kantxaratu ziren atzo Irungo Urantzu pilotalekura. 

Txapelduna izaki, Irribarria zen faborito nagusia partida hasi aurretik baina Darioren aldeko ahots batzuen marmarra ere somatu zitekeen norgehiagoka bezperetan.
Partidari estu ekin zioten bi aurrelariek baina Irribarria deseroso ikus bazitekeen ere, Dario patxada onean ageri zen.
Ezkaraitarra gero eta alde handiagoa hartuz joan zen markagailuan eta aramarra edozein egoera iraultzeko dohainak baditu ere, atzokoan ez zen gai izan partidari eusteko. Azkenean 13-22 irabazi zuen Dariok.

Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketako bi kanporaketa ere jokatu zituzten atzo Irunen. Aurrenekoan, Arteaga II.ak 22-7 irabazi zuen Zabalaren aurka. Eta jaialdiko azken norgehiagokan 18-22 nagusitu zitzaion Salaberria Erasuni.

2020-11-14

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store