Masters CaixaBank finala jokatuko dute gaur Bilboko Bizkaia Frontoian

Hamalau jardunaldi eta finalerdi bana jokatu ondoren, Altuna III-Imaz eta Artola-Rezusta CaixaBank Masterseko finalean izango dira gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian.

Artolak eta Rezustak hamaika garaipen erdietsi dituzte sailkapen ligan eta Altuna III.ak eta Imazek bat gutxiago, hamar. Elkarren aurka jokatu dituzten bi partidak, Altuna III.ak eta Imazek irabazi dituzte. Laugarren jardunaldian, Zarautzen, 22-14 gainditu zituzten Artola eta Rezusta, eta hamabigarren jardunaldian, Lekeition, norgehiagoka estuagoan 22-20 irabazi zuten Altuna III-Imazek. Partida honetan Peña II.ak jokatu zuen Artolaren ordez.

Arratsaldeko 17:00tan hasiko da Bilboko pilota jaialdia Elezkano II-Bikuña eta Agirre-Aretxabaletaren arteko partidarekin.

2020-09-28

GALERÍA

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store