CaixaBank Masterseko aurreneko finalerdia jokatuko dute gaur Adarraga pilotalekuan

Sailkapen ligaxka larunbatean itxi ondoren, gaur arratsaldean jokatuko dute lehenengo finalerdia Logroñoko Adarraga pilotalekuan.
Orain artean erregularrenak izan diren Artola-Rezustak, gorabeheratsuago ibili diren Bengoetxea VI-Martija izango dituzte aurrez aurre arratsaldeko 19:15etik aurrera.

Ligaxkan elkarren aurka jokatu dituzten bi partidetan, Artola eta Rezusta izan dira nagusi. Hirugarren jardunaldian Tolosan elkartu ziren eta norgehiagoka hartan Peña II.ak hartu zuen min hartuta zegoen Bengoetxea VI.aren tokia. Gipuzkoarrek 22-10 irabazi zuten.
Bigarren itzuliko partida Sorian jokatu zuten eta orduan ere Artola-Rezustak lortu zuten garaipena 16-22 nagusituz.

Logroñoko pilota jaialdia 19:15ean hasiko da. Lehenengo partidan Dario-Ruiz eta Zabala- Urretabizkaia II.ak neurtuko dituzte elkarren indarrak. Ondoren, CaixaBank Masterseko finalerdia jokatuko dute. Eta jaialdiari amaiera emateko Egiguren V-Tolosa eta Salaberria-O.Etxebarria kantxaratuko dira.

2020-09-21

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store